lunes, 25 de enero de 2021

ELKARRETARATZEAK / CONCENTRACIONES


PRENTSA OHARRA  21-01-25 bidalita:


 "Indarkeria matxistaren identifikazioan huts egiten ari gara"

Andereak indarkeria sexistaren aurkako elkarteak gogor salatu du indarkeria matxistaren azken gertaera. Izan ere, 20 urteko gazte batek lesio larriak eragin zizkion bikotekide ohiari Durangon. "Indarkeria matxistaren identifikazioan huts egiten ari gara. Neska gazteek indarkeriaren zantzu argiak direnak, hala nola jeloskortasuna edo kontrola, maitasunarekin nahasten jarraitzen dute".

Ordutegi aldaketa kontzentrazioetan 

Andereak-ek erasoa salatzeko elkarretaratzea egingo du datorren ostegunean, eta horren ostean komunikatu bat irakurriko du. Bestalde, 20:00etako ohiko ordutegia 18:30etara aurreratuko da datorren ostegunetik aurrera, otsailak 28, eta neguan zehar mantenduko da.

Kontzientziazio kanpaina

Elkarteak kanpaina bat du martxan sare sozialetan, nerabeak eta gazteak indarkeria matxistaren inguruan kontzientziatzeko. Lehiaketa honetarako argazkiak edo bideoak bidali behar dira. Irudiek elkartea (@andereakdurango) etiketatu beharko dute Instagramen eta Twitterren, eta (Andereak Elkartea) Facebooken. #AurreEginIndarkeriaMatxistari traola gehitu beharko zaio. Durangoko saltokietan gastatzeko hiru erosketa-txartel banatuko dira.






NOTA DE PRENSA ENVIADA EL 25-01-21

 “Estamos fallando en la identificación de la violencia machista”

La asociación contra la violencia sexista Andereak denuncia enérgicamente el último episodio de violencia machista, en el que un joven de 20 años causó graves lesiones a su ex pareja en Durango. Para esta asociación, “estamos fallando en la identificación de la violencia machista. Las chicas jóvenes siguen confundiendo lo que son signos claros de violencia, como los celos o el control, con el amor”.

Cambio de horario en las concentraciones

Andereak dedicará la concentración del próximo jueves a denunciar esta agresión y hará público un comunicado al finalizar la misma. El horario habitual de las 20:00 se adelantará a las 18:30 a partir de este próximo jueves, día 28 de febrero, y se mantendrá todo el invierno.

Campaña de concienciación

Esta asociación tiene en marcha hasta finales de mes una campaña en redes sociales para concienciar a adolescentes y jóvenes sobre la violencia machista. Se trata de un concurso para el que habrá que enviar fotos o vídeos. Las imágenes deberán etiquetar a la asociación (@andereakdurango) en Instagram y Twitter, y (Andereak Elkartea) en Facebook. Se añadirá el hashtag #AurreEginIndarkeriaMatxistari. Se repartirán tres premios en vales de compra en comercios de Durango, uno de 150 euros, y otros dos de 75.


🔊 ERASORIK EZ ERANTZUNIK GABE!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario