martes, 30 de junio de 2009

Concentración. Genero biolentziaren aurkako elkarretaratzeak

**********************************************************************************************

Recordar que las concentraciones, contra la violencia de género de los jueves, se han suspendido hasta septiembre.

**********************************************************************************************

Gogorarazten dizuegu, genero biolentziaren aurkako elkarretaratzeak iraila arte geroratu egin dituzte.

***********************************************************************************************

www.euskadi.net/defentsoria

La Defensoría para la Igualdad de Mujeres y Hombres de la CAE ha puesto en marcha su portal web de atención a la ciudadanía, este enero. La web www.euskadi.net/defentsoria pretende dar a conocer la labor que desempeña esta institución en la defensa de la igualdad de derechos entre mujeres y hombres y mejorar la atención a la ciudadanía, abriendo un nuevo canal de comunicación más directo.

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundeak herritarren arretarako web gunea martxan jarri du. www.euskadi.net/defentsoria web guneak, erakunde honek emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako defentsan egiten duen lana ezagutarazi nahi du, eta baita herritarrentzako arreta hobetu ere, herritarrekin zuzenagoa den komunikazio ildo berri bat irekiz.

miércoles, 17 de junio de 2009

“Munduko Arrozak 09 Arroces del Mundo” Mundua gure herrian

Lehen aldiz Durangon, datorren ekainaren 20an, Munduko Arrozak ekimena antolatuko da. Jai giroan egingo da, partehartzea bultzatuz eta kaleak eta auzoak berreskuratzeko eta okupatzeko aldarrikatuz, bertakoen eta kanpotik etorritako herritarren arteko bizikidetza bultzatzeko. Munduko Arrozak ekimena, normaltasunezko harremana eta parte hartze soziala sustatzeko sortu den jarduera da.

Arroza, kultura guztietako plater komuna izanik, eta prestatzeko aldaera anitz dituenez, gure herriko unibertsaltasunaren eta aniztasunaren sinbolo eta pertsona eta kultura desberdinen arteko harremana erakusteko modu egokia dela uste dugulako aukeratu dugu. Aitzakia horrekin, auzoetan bizi diren kultura anitzen adierazpenak kalera aterako ditugu jai giroan: lehen aipaturiko dastaketa gastronomikoaz, dantza eta musikarekin, kulturen arteko bizikidetza eta elkartasuna sustatuz.

Durangon egiten den lehen edizioa izango da, baina ez da hala izango Bilboko San Frantzisko auzoan, Donostian, Iruñean eta Gasteizen. Izan ere, festa hau leku guzti hauetan egin izan da egun berean, eta kartel eta helburu berdinekin. Kezka, arazo eta mugimendu antzerakoak dituzten tokietan, alegia.


Jardueraren helburua


  1. Gure kaleak aldarrikatu, okupatu, berreskuratu. Gure auzoetan egunero bizi ditugun arazoen aurrean, kaleak denon gozamenerako direla aldarrikatzen dugu, herri kultura bultzatuko duten proposamen irudimentsuak -ez itxurazkoak- abiapuntu bezala hartuta, eta bizikidetzan eta aniztasunean oinarrituta.
  2. Gu barik ez dago auzorik. Instituzioek bide ematen ez badigute ere, parte hartu nahi dugu. Auzoak gureak dira, beti bertan bizi izan garenonak, historian zehar auzoak hobetzearen alde borrokatu garenonak, hemen jaio garenonak eta heldu berrionak. Guztiok, andre zein gizon, parte hartu nahi dugu berrikuntzan, heziketan, hiriko eta gizarteko bizitzan… Hori baita gure bizitza eta bizi dugun barrutia.
  3. Kultura aniztasuna eta mestizajea jai bihurtu. Gure auzoetan bizi dugun kultura aniztasuna, aukera bezala ikustea proposatzen dugu. Elkarren arteko bizikidetzaren aldeko apustua egiten dugu. Baina hau ere, jai giroan egiten dugu, badakigulako, aldarrikapenak eta buruhausteak ahaztu gabe, jaiak batu egiten gaituela eta eguneroko gure ohiko harremanetako esparrua zein den erakusten digulako. Areago, jai honek, gure kulturen arteko ezberdintasunak proiektu bateratu batera garamatza; hau da, auzo gizakoiagoak, bizitzeko egokiagoak, solidarioagoak eta borrokalariak izatera bultzatzen gaitu.
  4. Senidetutako auzoak. Gure auzoak eta gure kezkak lotuta doaz. Badira errealitate eta buruhauste berdintsuei aurre egitera behartuak dauden zenbait auzo eta “gune historiko”. Hori dela eta, Bilboko San Frantzisko, Gasteiz, Iruña eta Donostiako Alde Zaharrak, eta Durango bat eginda eta senidetuta ibiliko gara egun horretan. Agian, horrela gure aldarrikapenak ozenagoak izango dira, jaia eta gozamena handiagoak, eta elkarrekin borrokatzea lortu dugu.


Beno neskak hau dena aurrera eramateko, antolaketa horrela izango da:

11:00 Reparto y colocación de mesas y sillas

12:00. Juegos Infantiles y inicio de la preparación del arroz

12:30 Coro

14.00 a 16:00 Comida. Ver algo en la sobremesa de algún material de Harresiak

16:00-18:00 Actividades: Teatro o la actividad que los chavales nos preparen

Percusión

Juegos cooperativos para adultos: soka-tira, portería, sacos, cintas, aquí Geu be mirara algunos para todos/as.

18:00-20:00 Baile Txitxarrillo

20:00 Cierre con chocolatada

Necesitamos saber cuánta gente se quedaría a comer y por otra parte, quienes os apuntáis para estar en la mesa donde tendríamos como la vez anterior,en San Fausto, los materiales de Andereak: el diptiko y los lacitos blancos además de los libros que gentilmente nos deja la librería Urrike sobre el tema de la violencia hacia las mujeres.

Espero que me contestéis algo, cuánto antes, para organizar turnos.

ánimo que puede ser un día muy interesante.

domingo, 7 de junio de 2009

Eskerrik asko denoi parte hartzeagatik.

Eskerrik asko denoi, bihotzez, parte hartzeagatik. Sinadurak biltzeko orriak bidali dizkiogu Nagoreren familiari.

Las hojas de firmas recogidas ya se han mandado a la familia de Nagore, gracias a todos y todas por tomar parte.