jueves, 29 de junio de 2017

Albisteak/Noticias


http://mugalari.info/2017/06/29/600-personas-participaran-la-comida-la-fiesta-arroces-del-mundo-sabado-jesuitak/

600 personas participarán en la comida de la fiesta inclusiva ‘Arroces del Mundo’ el sábado en Jesuitak

Mugalari
Durango celebrará la novena edición de la actividad Arroces del Mundo el sábado en las instalaciones del colegio San José Jesuitak a partir de las 12.00 horas. La fiesta que se desarrolla en diez lugares de Euskal Herria está organizada por el denominado Taller Participativo Zubiguneak, formado por asociaciones autóctonas y otras de personas inmigrantes, así como de hombres y mujeres a nivel individual. Un total de 600 comensales saborearán la jornada.

https://anboto.org/durango/1498737456184-munduko-arrozak-jaialdiaren-9-edizioa-badator

Munduko Arrozak jaialdiaren 9. edizioa badator

   GIZARTEA  DURANGO
Zubiguneak tailer parte-hartzaileak antolatuta eta udalaren, Cafes Baqueren eta Dendak Bairen laguntzaz, pertsonen eta auzoen aniztasunaren aldeko jaia ospatuko da zapatu honetan Durangon. Dozena bat elkarte eta 600 lagunetik gora batuko dira bazkaltzen.
12:00etatik 18:00etara bitartean garatuko da jaialdia, Jesuitak ikastetxean. Ezkurdin egin behar zuten, baina eguraldi iragarpenagatik aterpean ergitea erabaki dute. Arrozaren bueltan pertsonak eta kulturak ezagutzeko aukera eskaini gura dute, aniztasunari indarra emateko.



ELKARRETARATZEA/CONCENTRACIÓN




miércoles, 28 de junio de 2017

emakumeak kale izendegian

http://www.durangon.com/durango-dedica-parque-la-soprano-aurora-abasolo-reconocer-trayectoria/



emakumeak kale izendegian




AURORA ABASOLO, BENITA URIBARRENA ETA BIZENTA MOGEL DURANGOKO KALE IZENDEGIAN

https://anboto.org/durango/1462538578293-aurora-abasolo-benita-uribarrena-eta-bixenta-mogel-durangoko-kale-izendegian



http://www.durangon.com/opinion/bizenta-mogel-biblioteka/

Bizenta Mogel biblioteka

Durangoko Udal Bibliotekak emakume izena du pasa den martxoaren 8tik.  Aurrerantzean Bizenta Mogel Biblioteka izango da. Gure herrian, birjina edo santa izenak salbu, ez dugu izan emakume izendun kalerik, plazarik, parkerik ez eraikinik, orain arte. Hauxe da lehena.
Pozgarria beraz, eraikin publiko bati emakume izena jartzea. Egokia Bizenta Mogel hautatzea. Bizenta Mogel aitzindaria izan baitzen gure literaturan. Bera izan zen alegiak euskarara ekarri zituen lehenengo idazlea, baita, euskaraz idatzitako liburua argitaratu zuen lehen emakume ere.
Luze idatz daiteke Mogeldarrari buruz, baina nekez, Bibliotekako atean irakur daitezkeen, Yolanda Arrieta idazlearen berbak baino ederragorik:
Bizenta Antonia Mogel Elgezabal (Azkoitia, 1782-Abando, 1854).
Argi zenuen argian zegoela indarra. Txikitan adierazi zenuen zeure nahia: neuk ere ikasi egin nahi dut. Arau zorrotzez hezi zintuzten, baina zuk argiari so jarraitu zenuen, euskaradun herria amets. Garai hartan andrazko gutxiren esku zegoen luma, baina zuk zeure izenez sinatu zenuen bidea, arrazoiaren argiaz eta fedearen indarraz lagunduta. Euskaraz jantzi zenuen, bai herria, bai hiria, baserrietako haurrak gogoan. Gaur, zure ametsa gure artean bizi da, liburuz eta irakurlez inguratuta
Ederrak benetan Arrietaren berbak, nahiz eta, bere izenik agertu ez. Hitz gutxitan aurkezpen ezin hobea. Izan be, Bizenta Mogelen bizitza zein lana inork aztertu badu, Arrietak egin izan du. Bera izan da horretan nagusi. Argiaren Alaba liburu auto-editatuan zehatz kontatzen dizkigu Arrietak Bizentaren bizitzaren eta sorkuntzaren nondik norakoak.
Arrieta ama pontekoaren aurkezpenarekin, luma trebetasunez erabili zuen emakumearen izena du bada gure bibliotekak. Gure herri ordezkariek egun egokian jarria. Halere, aitortu behar dut, zerbait bereziagoa itxaroten nuela egun honetarako, biharamunean hedabideetan ikusi nuen inaugurazio argazkia baino zerbait beroagoa, hurbilagoa, euskaldunagoa.
Zelanbait esateko, hainbat hutsune nabaritu nituen, esate baterako; Arrieta idazlea, Argiaren Alabaren irakurleak, ikastetxeetako ume eta gazteak, euskaltegietako ikasleak, biblioteka erabiltzaileak edota emakume izena jartzea bultzatu duten feministak.
Edozein modutan, hutsean hutsune, berdintasunaren arloan pauso garrantzitsua eman delakoan nago. Izan be, esaera zaharrak dionez: “Izena duen guztia omen da”.  Orain izena badugu, hemendik aurrera, biblioteka erabiltzaileok bete dezagula Bizenta Mogelen ametsa.

https://eu.wikipedia.org/wiki/Bizenta_Mogel http://bizentarenlumak.elhuyar.eus/nor-da-bizenta-mogel/ http://www.euskomedia.org/aunamendi/ee154263 http://zubitegia.armiarma.eus/?i=471



           AURORA ABASOLO PARKEA