lunes, 26 de enero de 2009

andereak

Indarkeria sexistaren aurkako Andereak Elkar-
tea Durangon sortu zen 2005. urtean, Ofelia 
Hernandezen hilketaren ostean. Hurbiletik uki-
tzen gaituen edozein arazoren aurrean egiten
dugun lez, une horretan, emakume eta gizon talde
bat, indarkeria matxistaren larritasunaz eta
bere ondorio gordinez jabeturik, bildu egin 
ginen heriotza hura ahaztua gera ez zedin,
eta gure esku zegoen guztia egiteko asmoare-
kin, batez ere, heriotza mingarria hauek ez eze,
portaera sexisten barnean zegoen dinamika 
guztia saihesteko, hain zuzen, ia beti heriotza-
ren aurretik datorren guztia, baina askotan 
konturatu barik joaten zaiguna sozialki 
“normalizatutzat” jotzen ditugun jarrerak
direlako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario