domingo, 17 de mayo de 2009

Justizia Nagorerentzat.

Nagore Laffage Casasola, erizaintzako ikasketak egiten ari zen 20 urteko neska, Jose Diego Yllanes psikiatrak hil zuen Iruñeako San Fermin jaietan.

Datorren osteguneko elkarretaratzean, hilaren 7etik 21era, sinadurak bilduko ditugu Nagorek epaiketa justu eta bidezkoa izan dezan eta bere hiltzaileak merezi duen zigorra jaso dezan.

Ostegunera bitartean, Andragunean ere eskuragai izango dituzue sinadurak biltzeko orriak.
Bide batez, gogorarazten dizuegu, genero biolentziaren aurkako elkarretaratzeak ostegunero izaten direla Andra Mariako elizpean, iluntzeko 8etan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario