2023ko INDARKERIA MATXISTAREN BIKTIMAK GOGORATUKO DITU ANDEREAK ELKARTEAK
2023ko indarkeria matxistaren biktimak gogoratuko ditu Andereak elkarteak urteko azken elkarretaratzean. Aurreko urteetan bezala, beren izenak irakurriko ditu eta kandelak jarriko ditu pankarta baten gainean, bakoitzaren oroimenez eta salaketa gisa.
Hitzordua, ‘Ez daudenen oihua gara’ lelopean, ostegunean, 28an, 19:00etan, Andra Marian. Antolatzaileek bertaratutakoei kandelak ekartzeko eskatu diete eta herritar guztiak bertaratzera animatu dituzte, guztion ahalegina eta inplikazioa behar delako oraindik gure gizarteak tolerantzia handia duelako feminizidioekin eta emakume eta haurren aurkako indarkeria matxistarekin, datuek erakusten duten bezala.
Guztira 121 emakume hil dituzte Euskal Herrian 2003tik, indarkeria matxista erregistratzen hasi zenetik. Aurten, 4 hilketa zenbatu dira, eta haur batek ere bizia galdu zuen bere aitaren eskuetan. Honako hauek dira: Lourdes, Oriokoa; Maialen, Gasteizkoa; Maria Begoña, Bilbokoa; Zhen Jiang, Iruñekoa, eta Mateo txikia, Lizarrakoa, 7 urte besterik ez zituena.
Krimena indarkeria sexistaren agerpenik muturrekoena da, baina indarkeria mota guztietan areagotzen da. Aurtengo abuztura arte, indarkeria matxistaren biktima izan diren 3.512 emakume zenbatu dira EAEn, horietatik 1.884 Bizkaian.
Sexu-indarkeria ere modu kezkagarrian hazten ari da, eta gero eta bortitzagoa da, pornografiak nerabezaroan eta gaztaroan duen eraginaren ondorioz, zalantzarik gabe. 2017tik 2022ra, talde-bortxaketengatiko salaketak 384 izatetik 632 izatera igaro dira Estatuan, hau da, % 60ko igoera izan da.
Gaur
bildu gara 2023ko indarkeria matxistaren biktimei omenaldi bero bat egiteko eta
salatzeko emakumeen aurkako indarkeria dela giza eskubideen aurkako erasorik
errepikatuen. Izan ere, beste indarkeria-mota batzuei lotuta dago, hala nola
gerrak.
Queremos
ser el grito de las que ya no están. De esas 121 mujeres asesinadas en
Euskal Herria desde 2003, cuando se comenzó a registrar la violencia machista.
Y también de las asesinadas en el Estado y en el mundo entero.
Aurten,
4 hilketa zenbatu dira, eta haur batek ere bizia galdu zuen bere aitaren
eskuetan. Honako hauek dira: Lourdes, Oriokoa; Maialen, Gasteizkoa; Maria
Begoña, Bilbokoa; Zhen Jiang, Iruñekoa, eta Mateo txikia, Lizarrakoa, 7 urte
besterik ez zituena. Estatuan 100
emakume hil dituzte.
En
el Estado han sido asesinadas 100 mujeres. El
crimen es la manifestación más extrema de la violencia sexista, pero ésta
aumenta en todas sus formas. Hasta agosto de este año, se han contabilizado en
la CAV 3.512 mujeres víctimas de la violencia machista, 1.884 de ellas en
Bizkaia.
Sexu-indarkeria
ere izugarri hazten ari da, eta gero eta bortitzagoa da, pornografiak
nerabezaroan eta gaztaroan duen eraginaren ondorioz. 2017tik 2022ra,
talde-bortxaketengatiko salaketak 384 izatetik 632 izatera igaro dira Estatuan,
hau da, % 60ko igoera izan da.
Queremos
reiterar una vez más que “hace falta el esfuerzo y la implicación de todas y
todos para acabar con los feminicidios y la violencia machista contra mujeres,
niñas y niños que tanta tolerancia tienen todavía en nuestra sociedad, tal y
como lo demuestran los datos”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario