lunes, 21 de diciembre de 2009

Hiri Debekatuaren lehenengo Maparen diagnosi "parte hartzailea"

Emakumeei eragiten dien "segurtasun arazoei" erantzuteko sortutako Hiri Debekatuaren lehenengo Maparen inguruan "diagnostiko parte hartzaile berria" egitera deia luzatu du Udaleko Berdintasun Sailak. Era berean, hirigintza arloan genero ikuspuntua gehitu gura dute.

Durangon, 2006an egin zen Hiri Debekatuaren lehenengo Mapa, eta hiru urte beranduago, "hark izan zuen inpaktua ebaluatu eta emakumeen segurtasunaren inguruan diagnostiko parte hartzaile berri bat" abiatu gura du Durangoko Berdintasun Sailak. Diagnostiko horretarako hitzorduak urtarrilean jarri dituzte.

Urtarrilaren 15 eta 16


Durangoren plano bat hartuz mahainguru baterako tailerra antolatu dute urtarrilaren 15erako. Berton era komunean identifikatutako "debekatutako zonak" edo "puntu beltzak" kokatuko dituzte parte hartzaileek. Urtarrilaren 16rako, berriz, sortutako talde bakoitzak ibilbide bat aukeratu eta behaketa egingo du dinamizatzaile batek lagunduta. Jakin eragin dutenez, ibilbidea aldez aurretik identifikatutako "puntu beltzak" edo "espazio zailen" arabera zehaztuko dute. Ekintza guztietan segurtasun edo segurtasun ezarekin lotuta dauden faktoreak deskribatuki dira, nabarmendu dutenez.

Parte hartzera gonbita


Udaleko Berdintasun Sailak gonbita luzatu die hiriko emakume guztiei (adin, ezaugarri eta une ebolutibo ezberdinetakoak) jardunaldiotan parte hartzera, "azken helburua emakumean euren kaleetan seuguru sentitzea da-eta". Informazio gehiagorako Andragunera jo daiteke (94 465 70 92 / andragunea@durango-udala.net)

No hay comentarios:

Publicar un comentario