lunes, 13 de julio de 2015

Operación bikini

Marisa Barrena en DURANGON

Talaia

Marisa Barrena.
Marisa Barrena psikopedagogoa da Ver todos sus artículos

Uda hurbildu ahala gorputz perfektua lortzeko mezuek ugaldu egiten dira eta mezu horiek, gura nahi ez, eragina izaten dute pertsona askorengan eta, gutxi asko, denok jausten gara “operación bikini”aren menpekotasunean, batez ere neska gazte eta nerabeak, sarritan antsietatean eroriz eta autoestima galduz.

Urte sasoi honetan beltzaran-kolore perfektua lortzeko produktuak, liraintzeko kremak edota loditzen ez duten elikagaien eskaintzak gehitu egiten dira eta gorputz ideal bat izan ezik ezingo dugula berdin gozatu pentsarazten digute. Izan ere “Lodi bazaude, geratu etxean” diosku zelanbait publizitateak eta gorputz ideala lortzea obsesio bihurtuz “bikini operazio”an murgiltzen gara geure buruarekin haserretu arteko borrokan.

Egoera honi aurre egin guran Emakume Gazteen Federazioak “Ez zaitez zure neurriaren menpeko izan” 'No seas presa de la talla' kanpaina jarri du abian, gorputz mota ezberdinak errebindikatzeko eta irreala den gorputz idealaren irudia baztertzeko. Kanpaina honen helburua gorputz perfektuaren aldeko publizitatearen mezuek egiten duten eragin negatiboa murriztea da.

Kanpaina honek ez du miraririk egingo baina behintzat udako gure obsesioa “operación bikini” ez izatea bultzatuko du eta, gorputz perfektua izan ez arren, edota loditxo egonda ere, osasuntsu eta zoriontsu izan gaitezkeela pentsatzera eraman gaitzake. Interesgarria neska gazteen ekimen hau.

DURANGON

No hay comentarios:

Publicar un comentario