lunes, 30 de noviembre de 2015

AZAROAK 25 – Durangoko Plataforma Feminista

Emakumeok kalean zutik, eraso sexistak amaitu arte!

Azaroak 25a iritsi da, “emakumeon kontrako indarkeriaren aurkako eguna”. Beltzez jantzita atera gara aurtengoan. Beltzez jantzita, gure haserrea adierazten eta autodefentsa feminsita aldarrikatzen. Bortxaketak, mehatxuak, erailketak... gero eta ohikoagoak izaten ari dira. Prentsan agertzen diren erasoez gain, emakume gisa gizarteratu garenok egunero jasaten dugun indarkeria larria da benetan. Biolentzia honek gure bizitzak baldintzatzen ditu modu bortitz batean; bada garaia larritasun hau ageriko egiteko. 

Las mujeres en pie, en las calles, hasta acabar con las agresiones sexistas!
No basta con mostrar una actitud pasiva de rechazo ante la violencia machista, hacen falta compromisos. Aquellos y aquellas que acostumbran a los discursos contra la violencia machista, tan de moda actualmente, deberían dar una respuesta real a la gravedad de la situación que sufrimos las mujeres cada día. Al parecer la muerte de una mujer asesinada a manos de un hombre no tiene el suficiente peso como para encender la alarma social. Y cada vez son más; más asesinadas, más agredidas, más violadas, y somos todas las que sufrimos esta violencia. 

Badakigu ez dela kasualitatea; sistema patriarkarrak indarkeria mota ugari ezartzen ditu
emakumeongan. Espazio pribatura kondenatu eta botere guneetatik kanpo kokatuak gara; gure gorputzen eta bizitzen gaineko erabakiak hartzea galarazita, ahularen eta biktimaren paperean kondenatuak. Zoritxarrez, oraindik orain, patriarkatuak suposatzen duen sufrimendu guztia onartu eta aurrez begiratzeko gai ez den jendartean bizi gara. Biolentzia bere osotasunean ulertzeko dauden erresistentziak ere, ez dira kasualitatea. 

Estamos más que hartas. No nos vamos a dejar matar y tampoco queremos acostumbrarnos a vivir con este miedo; ¡ante las agresiones, las mujeres en pie!
Una agresión es aquello que nosotras consideramos como tal, y tenemos toda la legitimidad para denunciarlo. Seguiremos saliendo a la calle: ¡ante las agresniones, las mujeres en pie !

Gu ez gara inoren zain egongo. Autodefentsa feministaren aldarria egiten dugu. Kaleetan,  gauetan, jaietan, lanean, etxean... erasoen aurrean, emakumeak kalean, zutik!
Gure bizitzak defendatuko ditugu, eremu guztietan eta modu askotara. Gure arteko aliantzak sortuz beti; elkarrekiko sareak osatuz, zutik mantenduko gara!

No hay comentarios:

Publicar un comentario