jueves, 7 de enero de 2021

NERABEEN ETA GAZTEEN ARTEAN INDARKERIA MATXISTA PREBENITZEKO KANPAINA/CAMPAÑA PARA PREVENIR LA VIOLENCIA MACHISTA EN LA ADOLESCENCIA Y JUVENTUD

 NERABEEN ETA GAZTEEN ARTEAN  INDARKERIA 

          MATXISTA PREBENITZEKO KANPAINA


MAITASUNA EZ DA “LA OSTIA” NERABEEN ARTEAN GENERO INDARKERIA PREBENITZEKO KANPAINA KANPAINA HAU HONAKO UGALERRIETAN GAUZATU DA: CADIZ, MIJAS (MÁLAGA), CEUTA , MANCOMUNIDAD DE MUNICIPIOS DEL CAMPO DE GRIBALTAR ( CÁDIZ), VILLAMARTÍN (CÁDIZ), CÓRDOBA, ARRIGORRIAGA (VIZCAYA), MANCOMUNIDAD DE MUNICIPIOS DE LA SIERRA DE LAS NIEVES ( MÁLAGA) ETA CHICLANA DE LA FRONTERA ( CÁDIZ) TAILERRAREN DESKRIPZIOA: 

Nerabeei zuzenduriko tailer baten bidez gauzatzen den kanpaina da honako proiektu hau. Pedagogia sozialean eta talde-dinamikan oinarrituta dago, eta gazteengan rol sexisten inguruko bizipenei buruzko gogoeta nahiz kontzientziazioa eragitea du helburu. 

HELBURUAK:  Genero indarkeria prebenitzea  Genero-rolen oinarri kulturala aztertzea  Harreman afektibo-sexualak genero ikuspegiaren arabera planteatzea, errespetu eta berdintasunetik abiatuta.  Norberaren jokabide sexistei buruzko kontzientzia izatea.  Indarkeriazko jokabide eta joera sexistak aldatzea.  Harreman afektibo-sexualetan ditugun egitekoak desberdintzen jakitea.  Generoari dagokionez egon daitezkeen maitasun-mitoak eta maitasunezko irudipenak aztertzea.  Maitasunezko irudipenak, generoa sozialki eraikitzeko baliabide gisa bisualizatzea.  Genero indarkeria harreman afekibo-sexualen baitan aztertzea.  Maitasunean oinarritutako mendekotasunaren arrazoiak eta harremanak bilatzea genero indarkerian.  Emozio mendekotasunean oinarritutako harremanek eragin ditzaketen ondorioen ikuspegia izatea.  Mendekotasun eta menekotasunean oinarritutako maitasun idealak deseraikitzeko estrategiak erabiltzea.  Bide desberdinetatik mezu sexistak igortzeari buruzko kontzientzia kritikoa eskuratzea: komunikabideak, zinea, literatura, musika etab., bai eta nerabezaroan influentzia gehien duten faktore kulturalei buruzkoa ere.  Harreman afektibo-sexualak hazkundera eta askatasunera bideratutako komunikazio-espazio gisa identifikatzea, eta ez sexuen arteko menekotasun gisa.  Bikote harremanetan indarkeriari uko egitearen inguruan kontzientziatzea.  Tratu txar mota desberdinak desberdintzen ikastea.  Genero indarkeria arazo sozial bat dela ulertzea eta horren guztiaren garrantziaz kontzientziatzea.  Generoaren arloan rol eta estereotipoak hausteko beharrizanaren garrantziaz jabetzea, sexu bien arteko harremanak berdintasunean oinarritu daitezen. 

EDUKIAK:  Sexua-generoa sistema eta rol sexisten sorrera: gure jokabide afektibo-sexualaren eragina.  Gizarteratze prozesu bereizleak, eskolan eta familian.  Literatura, zinea, musika eta komunikabideek nerabeen artean sorrarazten duten genero-eredua.  Maskulinotasuna eta femeninotasuna: maitasunigurikimenen bizipen bereizleak.  Maitasuna, generoa sozialki eraikitzeko tresna gisa.  Maitasunaren kontzeptua eta genero-rolak.  Generoaren aldagaia, maskulinotasuna eta femeninotasuna identifikatzeko ardatz gisa.  Generoa eta gizon-emakumeen arteko harremanen eraikitze-prozesuak.  Maitasunaren inguruko mitoak.  Maitasuna eta mendekotasun nahiz menekotasun harremanak.  Genero indarkeria bikote-harremanetan.  Indarkeria: analisia eta kontzeptualizazioa.  Genero indarkeria, arazo sozial gisa.  Tratu txar motak-  Indarkeria eta sexu-abusuak.  Molde eta estereotipoak haustea: berdintasun eta errespetuan oinarritutako harremanen bidean. JARDUERAK  Akzio-ikerketa jarduerak.  Role-playing.  Talde-dinamikak.  Videoforuma.  Parte-hartze aktiborako teknikak.  Mahai-inguruak.  Animazio sozi-kulturalerako teknikak. METODOLOGIA Erabiltzen den metodologiak ikasleek errealitatearen gain duten ikuspegia hartzen du abiapuntutzat. Izan ere, nahitaezkoa da gazteen interes eta beharrizanekin bat egitea, beraiek mundua ikusteko duten modu bitxiaz baliatuz zentzu argi bat garatzen duten ikaskuntza berriak aplikatzeko helburu erabilgarria izateko; hau da, nerabeek kontzeptu, prozedura eta jarreren garapean sustatu ahal izateko. Animazio soziokulturaleko teknika erabiltzen dugu; modu horretara, taldeen parte hartze aktibo eta dinamikoa bultzatuko da, pedagogia ludiko eta soziala lortze aldera. Horrela, deskubrituz ikasiko dute eta estereotipoetan oinarritutako roletaz konturatuko dira, berdintasunaren balioak hartu eta moldeak hausten ikasiko dute. 

TAILERRAK NOLA GARATU DIREN 

1. SEXUA-GENEROA TEORIAREN AZALPENA 

2. NOLA TRANSMITITZEN DIRA GENERO-ROLAK?: akzio-ikerkuntza jarduerak, bizipenen bidez rolen beraien garapen soziala ikusi ahal izateko. 

3. MAITASUNAREN KONTZEPTUA: maitasunak historian zehar gizartean izan duen eragina; historiako aro desberdinetan maitasunak izan dituen ikusmolde desberdinen analisia, aro bakoitzari dagozkion testu literarioen bidez (maitasun platonikoa, gorteko maitasuna, maitasun erromantikoa, pasio maitasuna) 

4. MAITASUNAREN KONTZEPTUAREN BILAKAERA SOZIALA ETA GENERO-ROLETAN IZAN DUEN ERAGINA: Maitasunaren kontzeptua nola eraiki dugun analizatzea, honakoen bidez: maitagarrien ipuinak, literatura, musika, zinea, telenobelak, telesaila, etab. 

ONDORIOA: Bikoteen arteko maitasunaren bilakaera sozialak mendeetan eduki anitzak izan baditu ere, beti egon da lotuta emakume eta gizonei maitasunaren arloan ematen zaien tokiarekin. Emakumeari objektuaren tokia eman izan zaio, zalantzarik gabe. - Maitagarrien ipuinak: printzesekin identifikatzen dute beraien burua. 

EMAKUMEAK - Nobela “arrosa”. - Gazteentzako telesailak. - Pelikula erromantikoak. - Maitasun abestiak. - Maitagarrien ipuinak: printze edota pertsonaia maltzurrekin identifikatzen dute beraien burua. 

GIZONAK - Super heroien komikiak. - Akzio-nobelak. - Polizia telesailak. - Akziozko pelikulak. - Rock musika. 

“MAITASUNAREN” INGURUAN ABESTIETAN AGERTZEN DIREN MEZUEN ADIBIDEAK Amaral: “Sin ti no soy nada” “sin ti no soy nada, una gota de lluvia mojando mi cara.....mi alma, mi cuerpo, mi voz, no sirven de nada, porque sin ti no soy nada” Malú: “Toda” “te abriré las puertas de mi alma, de par en par, dispuesta a hacer toda tu voluntad, dispuesta a hacer todo lo que te de la gana. Toda, de arriba abajo, toda, entera y tuya, toda, aunque mi vida corra peligro......tuya y toda, haz todo lo que sueñas conmigo” 

5. GURE MAITASUN KONTZEPTUAN DAUDEN ROLEN ANALISIA: Gure maitasun “idealaren” historia idazten dugu. Mutil eta nesken arteko istorioak alderatu, eta zera egiaztatzen dugu: maitasunaren inguruan duten kontzeptu desberdinen ondorioz, genero-rola oso markatuta duten desberdintasunak agertzen direla. 

NESKA-MUTILEN ARTEKO MAITASUN HISTORIEN ADIBIDEAK (Charo Altable-ren “ Penénlope o las trampas del amor” liburutik ateratako istorioak). 

17. maitasun istorioa: MUTILA Aupa! Bizente naiz. 20 urte ditut; eta maitasun-istorio bat kontatuko dizuet. Londoneko metroan ezagutu nuen. Hotelik eta luxuzkoenean afaldu genuen. Bi asteren buruan lagunak baino zerbait gehiago ginen. Taberna batean egiten zuen lan berak, abeslari gisa. Egun batean bahitu egin zuten, eta 2.000 dolarreko erreskatea eskatu zidaten trukean. Ordu hartan ez neukan horrenbeste diru, baina erreskateari ekitea erabaki nuen. 22 kalibreko pistola hartu, eta bere bila joan nintzen. Tokira heltzean, babespean jarri eta tiro egin nuen. Neuk hil nuen. Norbait hiltzen nuen lehen aldia zen, baina ez zen azkena izango. Tiroak entzutean oihu egin zuen berak, eta horri esker aurkitu nuen. Leku hartatik neska salbu ateratzea lortu nuen. Etxera joan ginen eta zauria sendatu zidan. Ondoren, ezkondu eta bi seme izan genituen: Tom eta Byto. Handik denbora batera gure alabak bahitu eta 4.000 dolar eskatu zizkiguten. Haien erreskatean joan, eta gupidarik gabe egin nuen tiro. Bahitzaileen buruzagia hil nuen, tiro egin zidan baina lurrean jo zuen. Etxe zahar eta zikin batean sartu ziren orduan. Haien atzetik joan nintzen. Tiro egin zidaten, baina ez zidaten eman. Orduan nik tiro egin, eta beraietako bati eman nion. Berak ere tiro egin eta besoa zauritu zidan. Haien atzean joan nintzen, gure semeak aurkitu nahian. Zaurituta zegoenari tiro egin, eta hil egin nuen. Gero, bigarrenari ere tiro egin eta hura ere hil egin nuen. Semeak bizirik eta egoera onean aurkitu nituen. gaur egun 12 eta 14 urte dituzte. Istorio ahaztezina izan zen. Nik 38 urte bete ditut. 5. istorioa: NESKA Dantzaldi batean hasi zen dena. Festa batera nindoan lehen aldia zen. Sartu nintzenean, mutil talde bat barrezka zebilen, eta taldeko mutiletako batek etengabe begiratzen zidala konturatu nintzen; gorputzean zirrara bat sentitu nuen. Nire begiak, hala ere, ez ziren ausartzen mutil hura begiratzen. Handik denbora apur batera, ordura arte lagun batekin egon banintzen ere, paseo bat ematea erabaki nuen. Kalera bidean nindoala, arestian aipatu mutilarekin talka egin nuen, atearen parean, bera une horretan sartzera zihoan eta. Gorri-gorri jarri nintzen eta berak, hau esan zidan besotik helduta: - Barkatu, min egin al dizut? Nik ez nekien zer esan, gorputz osoa dardara batean neukan, eta ezetz erantzun nion erdi lotsatuta, sustoa baino ez zela izan. Berarekin dantza egiteko eskatu zidan... Hasieran ez nekien zer esan, eta dantzan ez nekiela esan nion. Irakasteko beranduegi ez zela erantzun zidan, eta pistara atera ninduen. Dantzan genbiltzala, denak bueltak ematen zituen nire inguruan; bere besoekin gerria inguratu zidanean, emozio arraroa sentitu nuen. Aurpegira begiratu, eta inoiz ikusi nuen mutilik eta ederrena zela iruditu zitzaidan. Ile beltzarana, begi beltzak; ikusten nuen guztia gogoko nuen. Batbatean, ea lorategira aterako ginen galdetu zidan, eta baietz erantzun nion. Hango aulki batean eseri, eta hitz egiten hasi zen: - Nola duzu izena?, nola deitzen zaren ere ez dakit, eta badirudi betidanik ezagutzen zaitudala. -Maria del Carmen da nire izena. Eta zu? Zein da zure izena eta, nongoa zara? Ez zaitut inoiz hemendik ikusi. - Luis Alfonso naiz, Benidorm-ekoa, eta 23 urte dauzkat. Badakizu? Ez dakit hau nola esan, baina zu sartzearekin batera asko poztu naiz. Badakizu zergatik? Gustukoa zaitudalako eta... Hori esan zuenean gorputza dardaraka hasi eta aurpegia gorritu zitzaidala ohartu nintzen. Bat-batean, nire eskua berearen kontra estutzen zuela sentitu nuen. Begietara begiratu, eta arrotzak iruditu zitzaizkidan; dirdira egiten zuten ilargi goxoaren argitan, bere aurpegian irribarrea, eta ilea, ilargi-aireak laztantzen zuen. Halako batean, ez dakit zer gertatu zen, baina honakoa bota nion pentsatu ere egin gabe: - Ba al dakizu inoiz ez naizela horren azkar maitemindu? Eta maite zaitut! Besoetan hartu eta bere gorputzaren kontra estutu ninduen; musua eman zidan, eta bere ezpainek erre egiten nindutela sumatu nuen. Hura bai sentsazio arraroa! Atsegina, misterioz betea. Bere bihotza sentitu nuen, taupadaka, eta bat-batean, beldur hura guztia desagertu egin zen. Sentitzen nuen poztasuna baino ez zen gelditu. Korrika egiteko gogoa nuen; hegan egitekoa, Elkar agurtu genuenean, bazirudien nire mundua bertan bukatuko zela; baina itzuliko zela agindu zidan. Nire helbidea eman, eta idazteko esan nion. Hurrengo 5 hilabeteetan, elkarri idatzi bai, baina ez genuen elkar ikusi. Egun batean, gutun baten bidez, ea berarekin ezkonduko nintzatekeen galdetu zidan, eta pentsakor gelditu nintzen. Ez nuen nire askatasuna galdu nahi, baina bai ezkondu, ordea. Eta baita egin ere. Handik bi hilabetera ezkondu ginen. 

6. MAITASUNAREN KONTZEPTU ERROMATIKOA GENEROAREN ARABERA DESBERDINDUTAKO MAITASUNEZKO BIZIPENEKIN LOTZEA: Honako paper hauek ematen dira: aginte egoera- aktibotasuna eta mendekotasuna-pasibotasuna; horren ondoriozkoak dira, hain zuzen ere, maitasun-dependentziak eta papel jakin batera garamatzan jokabideak, hau da, subjektuak mutilen kasuan eta objektuak neskenean. Bakoitzari eman zaion paper hori aztertzen dugu maitasunezko testuen bidez; modu horretara, berdintasun ezean eta mendekotasunean oinarritutako harremanen arteko konexioak eta kausazko efektuak ezartzea lortzen dugu; botere-abusuak, mendekotasun egoera edota genero indarkeria sortzeko oinarriak zeintzuk izan daitezkeen, alegia. 

ADIBIDEAK: 1. MAITASUNAREN KONTZEPTUA, CLARA CORIA-REN ARABERA Bikotearen arteko maitasuna, historian zehar sozialki eraikitzen joan den kontzeptua da. Maitasunari aplikatzen zaizkion igurikimenak, femenino edota maskulino gisa definituriko demostratzeko moduak, maitasunaren lengoaia, maitasunaren arauak edota maitasunaz gozatu edota sufritzeko moduak, era guztiz desberdinean eraiki izan dira historian zehar, unean uneko gizarte moral nagusiaren kanon erabat zehatzei jarraiki. Gizarte-moral hori, era berean, agintean zegoenaren egiturapean zegoen. Emakumea objektua zela esateak, besteengan desioa sorrarazten zuela esan nahi du. Horren arabera, gainerakoen beharrizanei so gelditzen da, inoren zain, desira besteen ondare esklusiboa zela uste baitzuten. Gizonezkoek eta emakumezkoek horren modu desberdinean egiten duten maitasunaren eraikuntza hori da, hain zuzen ere, bikoteen arteko harremanak horren bide desberdinetik edota, sarritan, kontrakotik joatearen arrazoia, nahiz eta horren inguruan patriarkatuak iruzur egin nahi izan digun, osagarriak direla esanez. Sentipenen arloan jasotako hezkuntzak diskriminatu egiten ditu, berriz ere, emakumeak; ondorioz, bigarren maila batean geratu eta gizonengan islatzen dute beraien bizi-proiektua, horretarako hezi izan balituzte bezala. Emakumeek eta gizonezkoek modu guztiz desberdinean ikusten dute maitasuna, gauza desberdinak eskatzen dizkiote maitasunari, eta erabat ikuspegi desberdinetik bizi dute maitasuna. Berdintasunean oinarrituriko hezkuntza izan ez dutenaren seinale. 

MAITASUNA DELA ETA, ZER JASATEKO GAI DIRA EMAKUMEAK? FUSIO-MAITASUNA: Fusio honek bakardadea konpentsatzea du helburu; horregatik, maitasunaren izenean erabateko entrega eta erabateko kontzientzia espero dira. Horren asmo ilusiotsuaren kostua neurrigabea da, eta esklabutzan oinarritutako sentimendu bilakatzen du maitasuna. 

MAITASUN SATELITEA: Emakume batzuek, beraien bikotea jartzen dute bizitzako ardatz nagusi gisa, beraien burua satelite bilakatuz. 

BIZI ARTEKO ERANTZUKIZUNA: Honela deritzo, bizitzan garrantzizko lotura afektiboren bat izan dutenekin bizi arteko erantzukizuna dutela uste dutenengan sortzen den egoerari. Ama eta semearen arteko harremanarekin lotutako sentimendua da. 

“GAIZTOA NAIZELA IRUDITZEN ZAIT”: Emakumeek aginduei jaramonik egin ez edota agindu horiei aurre egiten dietenean, normalean edo zentsuratu edo baztertu egiten zaie (gizonen kasuan ez da hala gertatzen). Horregatik sentitzen dira emakumeak horren errudun, sarri askotan. 

PLASTILINAREN TEORIA: Teoria honen arabera, maitalearen nahien arabera egokitzen dira emakumeak, gizonezkoek nahi dutena bilakatuz, alegia. 

ERRESISTENTZIAREN DIMENTSIO MALTZURRA: Dimentsio honek emakumeek “maitasuna” delakoan jasaten dutenaz hitz egiten du: Ados ez dagoenean isiltzea familiako armonia ez izorratzeko, erabaki ekonomikoetatik kanpo gelditzea onartzea, janari on baten hondakinak soilik jatea, besteen beharrizanetaz arduratzea... 

NARANJA ERDIAREN MITOA: Geure buruaren bigarren erdia aurkitzeko beharrizanaz hitz egiten digu mito honek; horren arabera, bi erdi horiek elkarri batuaz lor daiteke, soilik, osotasuna. 

HUSTURA AFEKTIBOA: Emakume asko geratzen dira mendekotasun afektiboaren pean. Maitasuna bukatzen denean, ondorioz, halako sufrimendu bat pairatzen dute, hutsuneak eraginda, harremanari asko eman diote eta. 

MAITASUNAREN KUTXA: Gainerakoen gustuko izateko, emakumeek kutxa batean gorde ohi dituzte beraien desirak. AMATASUN “SOFT” DELAKOA: Emakumeek amatasun izaera hartu ohi dute halako sentimendu onak sorrarazten dizkieten pertsonekin; horregatik, ezinezkoa suertatzen zaie beraien bikoteei dagokienez berdintasunean oinarrituriko lotura bat eratzea.  acerse cargo de las necesidades ajenas,........  , normalmente se les censura o margina (no pasa igual con los hombres). Este es el motivo causante de que las mujeres caigan en la excesiva culpabilidad. 

2. MIKROMATXISMOAK • ZER DIRA? : Pertsonen arteko harremanetan oinarrituta, gizonezkoek emakumezkoengan egin ohi duten maniobra-multzoa da, emakumeen gaineko nagusitasuna mantentzeko, eta “gizonaren toki” horren aurka “asaldatzen” den emakumearen aurrean nagusitasun hori berretsi edota berreskuratzeko. 

ADIBIDEAK: - Telebista bakarra egonez gero...nork aukeratzen du zein programa ikusi? - Telebista bi egonez gero...nork erabiltzen du bien artean onena? - Normalean, nork izaten du mandoa? - Nork hartzen du egongelako lekurik onena? - Nork hartzen du mahai azpian leku gehien? - Lehenengo ibilgailua erostean, nork erabakitzen du zein erosi? - Nork gidatzen du ibilgailu hori? - Bi kotxe egonez gero, nork gidatzen duen bien artean onena? - Nori zuzenduta dago luxuzko artikuluen publizitatea? uién atiende en las 

AHOZKO TRATUAK: • Harrikoa egingo dizut. • Bazkaltzera eramango zaituztet, zu eta seme-alabak. • Zaborra atera dit. • Etxeko arropa guztia plantxatu dit. • Hori ez da horrela egiten. • Nik hobeto egingo nuke. • Zu ez sartu honetan. • Ez daukazu ideiarik ere. • Ahobero hutsa zara. • Histeriko hutsa zara.  Gehiegizko erruduntasuna. 

2. BERDINTASUN ETA NAGUSITASUN-MENDETASUN HARREMANAK REAGGETTON MUSIKAN: Reaggetton musikaren letra, bideoklip eta irudiak aztertu, eta emakumeen aurkako indarkeriaren apologia egiten dela ikus genezake. 

ADIBIDEAK: DALE UN LATIGAZO! ELLA SE ESTÁ BUSCANDO EL FUETAZO! CASTÍGALA! DALE UN LATIGAZO! EN LA PISTA TE VOY A DAR YO PAL' DE AZOTAZOS Y PALMETAZOS! CASTÍGALA! DALE UN LATIGAZO! Y COGE UN LATIGAZO... ELLA SE ESTÁ BUSCANDO EL FUETAZO! CASTÍGALA! DALE UN LATIGAZO! ............ LA TIRO A LA CAMA LA CHICA ME GRITA LA CHICA ME PIDE (“Latigazo” Daddy Yankee) 7. GENERO INDARKERIA KONTZEPTUAREN DEFINIZIOA: NAZIO BATUEN ARABERA, GENERO INDARKERIA DA: “EMAKUMEENGAN MINA EDOTA SUFRIMENDU FISIKO, SEXUAL NAHIZ PSIKOLOGIKOA ERAGITEN DUEN EDOTA ERAGIN LEZAKEEN INDARKERIAN ONARRITUTAKO EGINTZA ORO”  “ Te doy mis ojos” filma ikusi eta videoforum bat egingo da, arestian ikusi ditugun maitasun harremanak pelikulako bikotearen arteko genero indarkerian aztertzeko: eztabaida horren bidez, genero-roletan oinarritutako berdintasunik gabeko harreman baten kausa-efektua ikus daiteke.  Genero indarkeria kontzeptuari ñabardura bat egin eta emakumearen aurkako indarkeria terminoa erabiliko dugu; izan ere, emakume izate hutsean oinarritutako indarkeria baten aurren gaude, berdintasun ezean oinarritutakoa, alegia. Icebergaren teoria: Genero indarkeria, icebergaren punta baino ez da; horren jatorrian daude, izan ere, genero-roletan oinarritutako desberdintasun guztiak.

 8. GENERO INDARKERIA, ARAZO SOZIAL GISA: Munduan ematen diren emakumeen giza eskubideen urraketen datuak oinarri hartuta, kontziente izan behar dugu genero indarkeriak munduan milaka emakumeri eragiten diela, eta bikote barruko indarkeriaz haratago doala. Giza eskubideak etengabe urratzen dira eta agerian uzten dute sistema patriarkalaren barruan emakumeak daukan behe mailako posizioa. 

ADIBIDEAK: HAU DA GENERO INDARKERIA: Munduan, hiru emakumetik batek tratu txarrak edo bortxaketak jasan izana, edo harreman sexualak edukitzera behartuta egon izana, normalean, ezagun baten eskutik. Urtero, 5 eta15 urteko bi milioi neskatila, gutxienez, esklabotza sexualera kondenatuak izatea. ¨Munduan 60 milioi neskatila gutxiago egotea abortu selektibo eta infantizidioen ondorioz. 130 milioi emakumeri, gehienak Afrikan, ume izanda mutilazio genitala aplikatu izana. Indian, Bangla Desh-en eta Pakistanen azidoarekin gero eta gehiago erasotzea, eta biktimak neskatilak izatea, batzutan 10 urtekoak. Derrigortze sexuala eta bortxaketak oso zabalduta egotea eta erasotzaileek inpunitate osoa edukitzea: Latinoamerikako 12 herrialdetan, bortxatzaileek ez dute inolako zigorrik jasotzen, baldin eta biktimarekin ezkonduko direla esaten badute, eta emakumeak onartzen badu. Multinazionalek milaka emakume eta neskatila esplotatzea, Ertamerikan sortu ziren “Maquila” deituriko lantokietan. Bere herrialdeko gizon batek baino gutxiago kobratzea eta mendebaldeko emakume batek baino hamabi aldiz gutxiago. Kalkuluen arabera, 15 urtetik beherako 110 milioi neskatilak lan egiten dut munduan. 

9. BIKOTE BARRUKO INDARKERIAREN ANALISIA:  Emakume batek noiz jasaten dituen tratu txarrak  Tratu txar motak  Indarkeriaren zikloa  Babesgabetasunaren sindromea biktimengan  Sexismoa eta indarkeria: Erasotzailearen ezaugarriak  Tratu txarrak antzemateko eta egoera horiek eta erasotzailearen jarrerak identifikatzeko tresnak. 

MARISA REBOLLEDO DESCHAMPS AGORA TALDEKO KOORDINATZAILEA AGORA TALDEA GENERO ETA BERDINTASUNERAKO POLITIKAKO AHOLKULARITZA KABINETEA - Nola jarri gurekin harremanetan? AGORA TALDEA  637 520 695 – 637 520 696  956 277 546 WEB ORRIA: www.equipoagora.com EMAIL: agoracadiz@ono .com/nelbasagoiti@yahoo.es Gure helburua diskriminazio horiek desagerraraztea da, bai gizarte egitura eta arauetatik, baita pertsonen jarreratik ere La eliminación de las discriminaciones presentes, tanto en las estructuras y normas sociales como en las actitudes de las personas, es nuestro objetivo.



1. Coral Herrera: «Por amor competimos con otras mujeres y nos enemistamos para siempre»

Su opinión al respecto se resume en la siguiente cita: «Por amor” aguantamos insultos, violencia, desprecio. Somos capaces de humillarnos “por amor”, y a la vez de presumir de nuestra intensa capacidad de amar. “Por amor” nos sacrificamos, nos dejamos anular, perdemos nuestra libertad, perdemos nuestras redes sociales y afectivas. “Por amor” abandonamos nuestros sueños y metas, “por amor” competimos con otras mujeres y nos enemistamos para siempre, “por amor” lo dejamos todo… Por eso este “amor” no es amor. Es dependencia, es necesidad, es miedo a la soledad, es masoquismo, es fantasía mitificada, pero no es amor».

1. Marcela Lagarde: Han puesto el amor como «el centro de aspiraciones en la vida de las mujeres»

La antropóloga e investigadora feminista y mexicana señaló que «el amor romántico le hace daño a las mujeres» y que se nos ha impuesto culturalmente que uno de nuestros principales desafíos en la vida es amar.

«Las mujeres, además de todo lo que hacemos y como parte de todo lo que hacemos, amamos o tratamos de amar y, además, -con muchas ganas- tratamos de ser amadas y a veces no nos explicamos porqué esa diferencia entre la manera en que amamos y la manera en que somos amadas: no es idéntica ni es recíproca, es enormemente desigual y diferente», señaló.

Marcela Lagarde aseguró que «en esa cultura es en la que somos construidas como seres del amor y, esa construcción es muy particular -sobretodo en las sociedades occidentales- que son las que colocan este tipo de amor -conyugal- como el centro de aspiraciones en la vida de las mujeres: crecer, hacer cosas, trabajar, estudiar y muchas cosas que tenemos por delante las mujeres, tienen sentido secundario o paralelo a encontrar el amor. El amor idealizado y fantaseado y construido con una enorme cantidad de mitos, de leyendas, de ideologías que permean nuestra conciencia y permean y educan nuestros afectos».


3. Simone de Beauvoir: «El amor auténtico debería basarse en el reconocimiento recíproco de dos libertades»


«El día que una mujer pueda no amar con su debilidad sino con su fuerza, no escapar de sí misma sino encontrarse, no humillarse sino afirmarse, ese día el amor será para ella, como para el hombre, fuente de vida y no un peligro mortal«, enfatizó la filósofa en uno de sus pasajes.

A modo de propuesta, De Beauvoir señala que «el amor auténtico debería basarse en el reconocimiento recíproco de dos libertades, cada uno de los amantes se viviría como sí mismo y como otro; ninguno renunciaría a su transcendencia, ninguno se mutilaría, ambos desvelarían juntos unos valores y unos fines”.

4. Kate Millet: «El amor ha sido el opio de las mujeres»

«El amor ha sido el opio de las mujeres, como la religión el de las masas. Mientras nosotras amábamos, los hombres gobernaban. Tal vez no se trate de que el amor en sí sea malo, sino de la manera en que se empleó para engatusar a la mujer y hacerla dependiente, en todos los sentidos. Entre seres libres es otra cosa», explicó.


5. Toni Morrison: «Tú piensas que si él no te ama, entonces no vales nada»

La escritora, primera mujer negra en recibir un Premio Nobel y ganadora del Pulitzer ha reflexionado largamente sobre el tema, señalando que, a las mujeres, “junto a la idea del amor romántico se nos inculcó el de belleza física. Quizá el más destructivo en la historia de la humanidad”.

Toni Morrison escribió que «tú piensas que si él no te ama entonces tú no vales nada. Piensas que si él ya no te quiere él tiene razón, crees que su opinión sobre ti debe ser correcta. Piensas que si él te desecha es porque eres basura. Tú piensas que él te pertenece a ti porque tú sientes que le perteneces a él. No. “Pertenecer” es una mala palabra, especialmente cuando la usas con alguien que amas. El amor no debería ser así».






Cuidado, el amor romántico mata: 5 reflexiones feministas sobre sus peligros

Durante años, hemos aprendido del concepto de un amor romántico e idealizado, que implica exclusividad y sacrificio en el querer. Sin embargo, estas nociones han dañado profundamente las relaciones y acarrean consecuencias nefastas, especialmente, para la vida de las mujeres.

                                                                                                                                                                                                                                                                                                    








No hay comentarios:

Publicar un comentario