jueves, 22 de marzo de 2012

'Durangoko Pasiñue' genero biolentziaren aurka

Genero indarkeriaren kontrako Andereak elkarteak deituta elkarretaratzea izango da, gaur, 20:00etan, Andra Mariako elizpean. 'Durangoko Pasiñue'k egingo du bat oraingo honetan ekimenagaz. Herritarrak parte hartzera deitu dituzte.

Indarkeria sexistaren aurka kanpaina berria abiatu zuen iazko urrian Andereak elkarteak. Ordudandik Durangoko elkarte batek parte hartzen du, eguenero, Andra Mariako elizpean egiten duten elkarretaratzean. Dagoeneko hamar elkarte baino gehiagok egin dute bat ekimenagaz: Durangoko Orfeoia, Kriskitin, Bateginez, Karitas, Herria, Mas Curvas, Geu Be, Tronperri, Tabirako, Extremadurako Kultur Zentroa eta Andaluziakoa, +Dendak merkatari elkartea, Gaztela-Leon eta Palentziako Kultur Zentroa, Sartu-Zartu, Zeozer, DAZ, Stop-Accidentes eta Uztai taldea.

"Gainontzeko elkarteen laguntzarekin gure gizarteak bizi duen indarkeria sexistak sortzen duen gaitza ikusgai jartzea" da Andereaken helburua, nabarmendu dutenez. Gaur, 20:00etan, Andra Marian egingo duten agerraldian parte hartzera dei zabala egin dute.

Durango - 2012ko martxoaren 22a, 12:16

anboto



No hay comentarios:

Publicar un comentario