viernes, 15 de febrero de 2013

ENTZUTEN ¿EZ? DIREN “EZ”-AK


Behin batean, Mahatma Gandhik esan zuen:”Emakume bat gauez lasai paseatzeko gai den egunean, orduan herri askea izango da India

Oso urrun gaude egun horretatik! Argi dago emakumeok ez dugula lasai ibiltzeko aukerarik, ez eta gura duguna adierazteko libertaterik ere, ez Indian eta ez beste inon

Ez dago inguruan zer gertatzen den ikusi beharra baino besterik, bata bestearen atzetik ematen ari baitira emakumeen aurkako erasoak. Berriro ere, 29 urteko emakumea izan omen da bahituta eta bortxatuta, zazpi gizonen eskuetan, Indiano autobús batean.

Sexu-erasoen kopuruak gorantz egin du, eta ez Indian bakarrik, baizik eta han eta hemen, edozein lekutan eta ordutan.
Gure inguru hurbilean ere izan ditugu horrelakoak: Elgoibar, Donosita, Gernika…Kasu hauetan, gizonezko gazteak izan omen dira eraso horien egileak, eta beti gauez.

BAINA KONTUZ IBIL GAITEZEN GERTAKARI HORIEN JATORRIA ULERTZERAKOAN!

Emakumeok zabal ibiltzeko eskubide osoa dugu, inork izan litzakeen intentzio lizunen “helburu” bagina bezala ibili barik. Hori gutxi balitz badira portaera sexista horiek arrazoitze aldera ematen diren sasi-diagnostikoa errugabetzaileak; hau da: edanda egon dela, frustrazioa sosegatzeko gaitasun urria omen duela edo autoestima urria daukala erasotzaileak, etabar.

Nire ustez, ARRAZOI HAUEK, GURE GIZARTEAN SUSTRAITURIK DAGOEN MATXISMO ZITALA ISKUTATU BAINO EZ DUTE EGITEN. GAINONTZEKO GUZTIA ERASOTZAILEAREN PORTAERA ZURITZEN DUEN ARGUDIATZEKO AHALEGINA BAINO EZ DA

Ematen du gizartea, eta betez ere gazteen esparrua, gai honen inguruan ikuspuntu integratzaileagoak sortzen ari dela. Baina, kultura PATRIARKALaren mendeetako eragina, ez da erraza ezabatzen

Eraso sexualak testuinguru askotan islatzen dira, hots: gerretan, pobrezia sasoian, lanean bertan, etxean, jai egunetan, lagunartean, etabar luze batean. Baina inguruko egoera ez da sekula justifikazio bihurtu behar. Orduan, ez al da guzti honen erruduna erasotzailea bera izango?

DESMITIFIKATZEKO GARAI DA

  •  Zer da eraso sexuala? DERRIGORTUTA ematen den nolabaiteko harreman sexuala, nahi exhibizionismoa, nahi luzunkeria, nahi ukituak egitea, nahi laneko sexu jazarpena, nahi bortxaketa, besteak beste.

  • Hau da: ez gara bortxaketaz bakarrik hitz egiten, gogoz kontra ezartzen zaigun edozelako sexu portaeraz, baizik.

  • Onartezina da emakumeek errudun bezala jartzea, bateko arropa estuekin jantzita doazelako edo besteko portaera erakartzaileak erakusten dituztelako.
    Guztiok gara libreak nahi dugun bezala jantzita ibiltzeko, eta baita nahi dugunarekin harreman sanoak izateko ere. Zerbaitetara derrigortzen gaituenak, bere gain hartu beharko du errua.

  • Bikote harreman barruan ere, ez dugu eskubiderik sexu harremanetara derrigortzeko inork
GUZTI HONEKIN…
Lotsagaberen baten baten zurekin mugak galtzen baditu, ¡EZ ISILDU!
Zu zara biktima. Deitu 112 ra edo joan zuzenean zure Osasun Zentrora. Eskuak ere ez garbitu. Zauden bezala joan, zure gorputzean eta arropan daude frogak eta. Salatu!

http://ezisildu.blog.euskadi.net/?p=978&lang=eu 
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario