Gure eskualdeko bilera batean emakumeen partaidetzaz ari ginela,
kudeatzaile bikaina den emakume bati zera entzun nion: “ni ez naiz feminista
baina…” . Mingarria suertatu zitzaidan adierazpena eta neure kautan
pentsatu nuen: “beharbada zure aurretiko feministen lanagatik ez
balitz zu ez zinateke aulki horretan egongo” baina tira, hor geratu
zen.
Halere, mespretxu kutxua zerion adierazpen hura burutik kendu
ezinda ibili naz luzaroan, eta behin eta berriz itaun bera
zetorkidan: Zergatik bihurtu ote da feminista hitza hain deserosoa?
Jakin badakit feminismoak ez duela izen onik zenbait alorretan
baina, egia esan ez dakit zergatik duen hain fama txarra.
Batzuetan iruditzen zait goi mailara heldu diren zenbait emakume ez
ote diren feministatzat hartuko dituzten beldur edo lotsa.
Zorionez badago feminista izateaz lotsatzen ez den famaturik ere. Egun hauetan Onintza Iruretari irakurri diot Emma Watson
aktore britainiarrak, Harry Potter film sortako heroiak, 18 urterekin
erabaki zuela feminista izatea. Aktore honek orain 24 urte ditu eta
joan den irailean Nazio Batuen Erakundearen egoitzan genero
berdintasunaren aldeko hitzaldi interesgarria eskaini du.
Emakumeentzat ez eze, gizonentzat ere mezu sakonak jaurti ditu bere
hitzaldian, baita galdera zorrotzak ere. Enmaren esanetan, ezer
egiten ez badugu, 75 edo 100 urte beharko ditugu emakumeok gizonek besteko soldata jasotzeko, edota 15,5 milioi neskato
oraindik ume direla ezkonduko dituzte datozen 16 urteotan, eta
goazen martxan Afrikako neskatoak ez dira bigarren hezkuntzara
helduko 2086 arte.
Panorama horren aurrean, gizon eta emakumeon arteko egungo ezberdintasunak desagertu daitezen, elkarturik
jokatu behar dugula dio Enmak. Nire ustez, nahiz eta jai giroan
murgildurik egon, merezi du Emma Watsonen hitzaldi osoa entzutea.
HeForShe (subtitulado) Spanish subtitles - YouTube Emma Watsonen hitzaldia gaztelaniara transkribatua
Hitzaldiak oihartzun itzela izan du sare sozialetan. Adibidez mutil
batek idatzitako ondorengo eskutitz honek gogoeta egiteko bidea
eman diezaguke.
El discurso de Emma Watson inspiró a un chico a escribir una carta
Marisa Barrena
http://www.durangon.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario