jueves, 10 de diciembre de 2015

Durangon sexu eraso saiakera bi gertatu ziren zapatuan

Udalak informatu duenez, goizaldean izan ziren eraso saiakerak. Horiek salatu dituzte Berdintasun Kontseiluak eta batzordeak, eta bihar, Andereak elkarteak eguenero egiten duen protestan parte hartzeko deia egin dute.

Gainera, eraso saiakerak sufritu zituzten neska biak babestu ditu udalak oharraren bidez, eta beharrezko baliabideak ipintzeko prest agertu da. Bihar 20:00etan izango da Andereaken protesta, Andra Marian. Bestalde, mugimendu feministak aparte deitu ditzakeen mobilizazioekin ere bat egin du udalak.

http://anboto.org/durango/

No hay comentarios:

Publicar un comentario