miércoles, 23 de diciembre de 2015

Hainbat herritarren babesa jaso du Abasolok salaturiko mugimendu feministako kideak, deklaratzetik atera denean

Anboto 2015-12-23 11:28   Herririk herri  Durango

Paul Abasolok salaturiko mugimendu feministako kidea epaiketan deklaratzetik atera denerako, ehundaka herritar bilduta egon dira, gaur goizean, Durangoko epaitegi aurrean. Kide horrenganako erasoa mugimendu feminista osoaren kontrakoa dela agertu gura izan dute kontzentrazio horretan elkartu diren herritarrek.





Adierazpena irakurri du Durangoko Plataforma Feministak, eta azaldu du Paul Abasoloren salaketa jaso duen emakumeari babesa agertzeko abiatu duten sinadura bilketa kanpainan 2.000 lagunen sostengua jaso dutela dagoeneko, eta datozen egunetan ere jarraituko dutela ekimen horregaz.
Sexu erasoak egotzita zigortua eta ondoren indultatua izan zen Paul Abasolok abiaturikoa, mugimendu feminista osoaren kontrako "pertsekuzio basatia" dela adierazi dute Plataformako kideek prentsaurrekoan. Abasolorena "mugimendu feminista geldiarazi eta beldurtzea" helburu duen jokabidea dela, baina "emakumeek kalean eta zutik" jarraituko dutela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario