Durangoko Berdintasun batzordean indultoaren kontra egiteko eskatuko dute. Plataformako kideen berbetan, 'berdintasunaren borrokan inplikatutako instituzioak ezin dira ezer esan barik gelditu eskandalu honen aurrean'.
Paul Abasolori, sexu-abusuengatik zigortu eta indultu partziala eman izanak, zeresan handia eman du Durangoko eragileen artean. Durangoko Plataforma feminista "haserre" agertu da neurriagaz, eta indultoa gobernu sozialistak eman izana salatu du; "beti emakumeen duintasuna eta berdintasunaren alde agertu eta gero bere planteamentuen eta praktikaren artean inkoherentzia ikusten dugu".
Bilgune Feminista eta Andereak elkarteak eta hainbat emakumek sortzen dute Plataforma Feminista. Plataformak nabarmendu duenez, "emakumeen duintsuna eta osotasun fisikoa gizarte osoari dagokion gaia da". Hori dela eta Durangoko Udaleko Berdintasun batzordean eta Berdintasun kontseiluan indultoaren kontra egiteko eskatuko du Plataformak. Gaia batzordean lantzeko eskatu du baita Durangoko PSE-EEk
Sozialistentzat, "lotsagarria"
Durangoko PSE-EEk Abasolok zigorra kartzelan betetzeko eskatuko diote Fiskaltzari eta Durangoko Berdintasun batzordearen atxikipena bilatuko dute. Pilar Rios zinegotzi sozialistak Paul Abasoloren aldeko indultoa "lotsagarria" dela adierazi du: “Berrezteko programetan parte hartzera bakarrik derrigortzea oso zigor urria da; alperrekoa da askotariko administrazioetara milaka euro bideratzea kontzientziazio kanpainak egin ditzaten, gero, horrelako erabakiekin pikutara bidaltzen badira”.
Horrelako erabakiek administrazioaren irmotasuna “kolokan” jartzen dutela azaldu du Riosek: “Sexu-abusuen gaitza ekintzekin geratu behar dugu eta ez kanpainekin bakarrik”.
http://www.anboto.org
Abasolo Amantegik bi urteko espetxealdia betetzeko eskatzea ez da bideragarria: horretarako zati batez indultua eman diote-eta. Izan ere, errubakoa balitz edo epaia neurriz kanpokoa balitz, Espainiako Auzitegi Gorenean helegitea ipiniko lukeen, Konstituzio Auzitegian eta, azkenik, Estrarburgora jo. Zergatik eskatu du indultua, orduan?
ResponderEliminarZigorrik izango ez duela gauza jakina denez, Abasolo Amantegik erasotu eta diruz tapatutako kasu gehiago ote dagoen ikertzeari bideragarriagoa deritzot, orduantxe bakarrik oraingo bi urteko espetxealdia bete beharko lukeelako.
http://albistetan.blogspot.com/2012/01/indarkeria-matxista-lausotua.html