Langabezian denbora luzean egondako sei durangar zaindari lanetan hasiko dira laster Durangon. Arratsalde eta gaueko txandatan jardungo dute, Durangoko kaleak eta, batez ere, Hiri Debekatuaren Mapan jasotako “eremu beltzak” zaintzen.
Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza bati esker jardungo dute sei gauzainek beharrean. Enplegua sustatzeko jaurlaritzaren Euskadi+ programaren diru laguntza jaso du udalak.
Kaleak zaintzen jardungo duten beharginek formazioa jasoko dute laster, eta udaltzainen laguntza izango dute euren lanean. Sei emakume izango dira, euretatik lau 46 eta 52 urte bitartekoak.
Durangoko PSE-EEk eman du egitasmoaren berri. Pilar Rios zinegotzi sozialistak nabarmendu duenez, “krisi garaiotan garrantzitsuak diren bi auziri heldu gura zaie ekimenagaz: enplegu politikei eta herritarren segurtasunari”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario