lunes, 5 de noviembre de 2012

Emazte-ohia erasotzeagaitik gizon bat atxilotu dute Durangon

Durango - 2012ko azaroaren 05a, 09:14
Genero biolentzia delitua leporatuta 35 urteko gizona atxilotu zuten, zapatuan, Durangon. Ustez emazte ohiari eraso egin zion. Ukabila itxita kolpatu zuen, Ertzaintzak azaldu duenez, eta behin lurrean egonda hainbat ostikada eman zizkion gorputz osoan. Erietxera eroan behar izan zuten zauriak artatzera.


Zapatu arratsaldean izan zen gertaera Durangon, 19:00ak inguruan. Erasotua izan zen  emakumeak jarritako salaketan azaldu moduan, senar-ohiaren alboan zegoela hura irainka eta mehatxuka hasi zitzaion. Orduan ukabila itxita kolpea eman zion emakumeari buruan, lurrera botata. Lurrean zegoela ostikoka jarritu zuen 35 urteko gizonak. Ondoren, joan egin zen ustezko erasotzailea.

Hainbat lagunek lagundu zioten emakumeari, eta, segituan erietxera eroan zuten zauriak artatzera. Gertaeren berri izandakoan ustezko erasotzailearen etxera bertaratu zen Ertzaintza. Han atxilotu zuten genero biolentzia delitu bat leporatuta.
Genero Biolentziaren biktima diren emakumeentzako arreta zerbitzua: 900 840 111-106

  http://www.anboto.org/albistea/13023/emazte-ohia-erasotzeagaitik-gizon-bat-atxilotu-dute-durangon/

No hay comentarios:

Publicar un comentario