EH Bilduren eskaerarekin bat eginez, asteburuan Durangoko
Landako Gunean antolatzen diharduten Expo Feriaren kartela dela eta,
Emakunden kexa bat aurkeztu dezala eskatu diote udalari "kanpaina
sexista" dela iritzita. Begira Publizitate ez sexista aholku batzordean
aurkeztu dezala eskatu diote.
Emakumeenganako indarkeriaren kontrako Andereak plataformak gogor
kritikatu du Expo Feriaren kanpaina. Prentsa oharrean azaldu dutenez,
udalak kartelak kendu egin ditu baimenik ez dutelako eta euskararen
araudia ez dutelako betetzen. Andereak taldeari ez zaio "nahikoa"
iruditzen. Kanpaina honek "estereotipo matxistak" indartzen dituela dio
Durangoko elkarteak: "Emakume bat bere emozioak kontrolatu ezinean
agertzen da, eta dakigunez behin baino gehiagotan jarrera hau erabiltzen
da emakumeenganako indarkeria zuritzeko". Matxismoa genero
biolentziaren "germena" dela gogoratu gura izan du plataformak.
www.anboto.org
No hay comentarios:
Publicar un comentario