lunes, 4 de noviembre de 2013

Tratu txarrak hartutako andren eta erakundeen artean bitarteko lana bideratuko dute

Biolentzia sexistaren kontrako Andereak elkarteko bi bolondresek bitarteko lana egingo dute tratu txarrak hartutako emakumeen eta instituzioen artean. emakume hori laguntzeko Bizkaiko Aldundiak bultzatutako Tartekari Sarearen baitan eskainiko dute bitarteko lan hori.


Bikoteak edo bikote-ohiaren partetik tratu txarrak hartutako emakume horientzako laguntza sozialeko agente moduan jardungo dute Andereak elkarteko kide biek, honako helburu honekin: lotura edo bitartekari moduan jardutea emakume horien, gizarte erakundeen eta Aldundiak eskainitako baliabide espezializatuen artean. Anonimotasunak babestuta lan  egingo dute agente horiek, eta eurokin  hartu-emanean jarriko diren emakume guztiei konfidentzialtasuna bermatuko die, ohar baten bitartez jakin eragin dutenez.

Tratu-txar egoeratik  irtetzeko "pausoa ematen"  laguntzea izango da Andereak elkarteko bi bolondresen lana, eta emakume horiek profesional eskudunen esku jartzen diren momentuan amaituko da. Bolondres sare horren atzean emakumeen kontrako biolentzian espezializatutako profesional talde bat dago. "Horien eskutik formazioa jaso dute bolondresek eta horien jardueraren jarraipena ere egingo dute", azaldu dutenez. Durangaldea dute lan esparru eta agente horieki hartu-emanean jarri gura duten emakume edo elkarteek honako helbide elektronikoa erabili dezakete: andereak@hotmail.com

Instituzioetara joteko uzkur agertzen diren emakumeengana edota biolentzia matxistagaz lotuta dauden baliabideei buruzko informazioa heltzen ez zaien emakumeengana hurbiltzeko telefono bat dute laguntza sozialeko agente horiek: 688 871 627. Bikote edo bikote-ohiaren partetik tratu txarrak hartzen dituzten emakumeok telefono horretara deitu leikie. Bestelako famili-biolentzia kasuetan ez dute esku-hartuko, baina, Andereak elkarteko bi kideek argi itzi gura dute "tratu txar egoera fisikoa, psikologikoa, emozionala, sexuala edo ekonomikoa ere" izan daitekeela.

Sentsibilizazio lana
Andereak elkarteko bolondres bien lana biktimei laguntzea izango da oinarrian. Baina, horrezaz gainera, arazo larri honen aurrean gizartea sentsibilizatzen ere saiatuko dira: "Arlo horretan gehiago eragiteko  tokiko elkarteekin hartu-emanean jartzeko prest daude, euron berri eman eta egiten duten lana azaltzeko", nabarmendu dute oharrean.

Andereak elkartek bolondresakBizkaiko Aldundiak 21012an abiatutakoproiektu pilotoan diharduten laguntza sozialeko bigarren agente txandaren barruan daude. Gaur egun, Tartekari Sareak 17 elkarte-laguntzaile baten ditu, eta 34 agente aktibo. "Sozialki konprometituta, eta, biolentzia matxista eta diskriminazio egoeraeren aurrean sentsibilizatuta dauden emakumeen bitartez egiotura sozial zabalagoa" sortzea du helburu Tartekari Sareak.

www.anboto.org

No hay comentarios:

Publicar un comentario